Zupiria sailburua Bilboko Arte Ederren Museoaren eraikin zaharreko ateak irekitzeko ekitaldian izan da

Argitalpen-data: 

iREKIA.jpg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Bilboko Arte Ederren Museoaren eraikin zaharreko ateak irekitzeko ekitaldian parte hartu du. Bizkaiko Diputatu Nagusi eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuko presidente Unai Rementeria buru dela egin da gaur goizean eraikin zahar eraberrituaren ateak irekitzeko ekitaldia;mugarri bat da museoa zaharberritu eta handitzeko lanen barruan. Ekitaldian Juan Mari Aburto, Bilboko Udaleko alkatea; Gorka Martínez, BBKren zuzendari nagusia, eta Miguel Zugaza, museoaren zuzendaria, izan dirra beste agintari, Patronatuko kide eta artista batzuekin batera.  

Ohorezko aurreskuaren ondoren, BBKateak erakusketaren aretoak bisitatu dituzte; hain zuzen, proposamen berria da, funtsen txandakatzean oinarritua, eta bihartik aurrera –udako ordutegian, hau da, egunero zabalik– bisitatu ahal izango dute ikusleek, museoaren gainerako erakusketa-programazioarekin batera.