Zibersegurtasunaren inguruan Behatokian antolatu ditugun ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Ikastaroak

1.- Iniziazioa

Zibersegurtasuna: Babesten al naute? Babesten al gaituzte? Babesten naiz! ikastaroa, hauei zuzendua: beren inguruneetan segurtasuna ezartzeko erantzukizunik ez duten erabiltzaileei. Hona zer ikasiko dugun ikastaro horretan: gure gailuak ezagutzen eta konfiguratzen, seguru nabigatzen, erne egon beharreko eraso-motak bereizten eta haiei aurre egiten.

  • Bete izena emateko formularioa irailaren 29a baino lehen

2.- Sakontze maila

Zibersegurtasuna: babesa behar izanez gero, zeri eman behar diot lehentasuna? ikastaroa, hauei zuzendua: ingurune teknologikoetan erantzukizun gutxi asko teknikoa dutenei. Ikastaro horretan, hainbat gailuren eta sareren oinarrizko konfigurazioak jorratuko ditugu batik bat. Besteak beste, routerrak eta VPNak ezagutu eta hobetuko ditugu. Horrezaz gain, lan-sare horietan dihardutenen sentsibilizazioari eta trebakuntzari ere ekingo diegu. Izan ere, geu gara segurtasun-gorabehera nagusien jatorria eta konponbidea.

  • Bete izena emateko formularioa irailaren 29a baino lehen