Etxebizitza librearen sustapena ez denez Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Visesa sozietate publikoaren jardueraren parte, alokairu babestura bideratutako etxebizitzen sustapenean soilik oinarritzen baita, deialdi honen helburua da Zorrotzaurreko eremuko urbanizazioa eta kargak, lurzoru babestuen erosketa eta Visesak alokairu-erregimeneko etxebizitza publikoak sustatzeko duen jarduera finantzatzea.
Lizitazioa 45.200.000 euroko tasarekin argitaratu zen, BEZik gabe, eta eskaintzak aurkezteko azken egunean, hau da, aurtengo uztailaren 29an, AEDAS Homes Opco SLU, Promociones y Construcciones Pryconsa SA eta Amenabar Etxegintza Bizkaia SL enpresen proposamenak jaso ziren.
2022ko irailaren 14an plikak jendaurrean irekitzeko egindako ekitaldian, AEDAS Homes Opco SLUren proposamena 54.076.965 €-koa izan da, BEZik gabe, kontratua sinatzean erosteko aukeraren % 20 ordainduz; Promociones y Construcciones Pryconsa SAren proposamena, 52.201.505 €-koa, BEZik gabe eta kontratua sinatzean % 100 ordainduz; eta Amenabarren proposamena, % 525,81 €-koa, BEZik gabe eta kontratua sinatzean % 25,81 ordainduz.
Esleipen-irizpideen eta ezarritako puntu-banaketaren arabera (85 puntu prezioari eta 15 puntu aukeraren prezioaren igoerari eskatutako gutxienekoarekiko), puntuaziorik handiena Promociones y Construcciones Pryconsa SAk lortu du (90,49 puntu), ondoren AEDAS Homes Opco SLUk (88,04 puntu) eta, azkenik, Amenabar Etxegintza Bizkaia SLk (36,52 puntu).
Kontratazio-mahaiak kontratua esleitzeko proposamena igorriko dio Visesaren Administrazio Kontseiluari.
Hemen kontsulta daitezke: