Argitaratutako obra-lizitazioak 2 lote ditu:
- 1. lotea: Sestao Vega Galindo. Ispizua Arquitectos 3 – Equi Estudios ABEEak idatzi du 180 etxebizitzetarako proiektua; logela bakarreko 17 etxebizitza izango ditu, 2 logelako 110 (horietako 8 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak), eta 3 logelako 53. Etxebizitza guztiek garajea dute. Obra-lizitazioaren aurrekontu tipoa (KEA) 21.290.274,03 eurokoa da (BEZik gabe), eta eraikina, eranskinak eta lotutako urbanizazioa barne hartzen ditu.
- 2. lotea: Getxo-Iturribarri. Estudio K eta Elizondo Arkitecktura ABEEak idatzi du proiektua. 58 BOEa etxebizitzetatik, 43 2 logelakoak izango dira eta 15 3 logelakoak (3 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak); eta guztiek izango dute garajea. Obra-lizitazioaren aurrekontu tipoa (KEA) 6.250.973,35 eurokoa da (BEZik gabe), eta eraikina, eranskinak eta lotutako urbanizazioa barne hartzen ditu.
Bi sustapenetako instalazioa erabat elektrikoa izango da, bilketa fotovoltaikoan oinarrituta, eta A kalifikazio energetikoa lortuko dute.
Obrak adjudikatu ondoren, aurreikuspenen arabera, 2022ko 4. hiruhilekoan hasiko dira bi sustapen horiek eraikitzen. 2025eko 2. seihilekoan, Visesak Alokabide sozietate publikoari emango dizkio etxebizitzak, kudea ditzan eta ondoren maizterrak sar ditzan