QIA 2007an Finlandian sortu zen lehiaketa da, produktuen, prozesuen eta antolaketaren berrikuntzen garapena sustatzeko, eta mundu osoko herrialdeek parte hartzen dute.
Helburua da erakundeen eta parte hartzen duten herrialdeen lehiakortasuna areagotzea. EUSKALIT, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Fundazioa, urtero arduratzen da lehiaketaren tokiko faseaz, eta nazioarteko fasean Euskadiko euskal antolakunde irabazleei laguntzeaz, hala nola Visesari.
Sari horrek administrazioak duen zeregin berritzailea aitortzen du “eragile ordezkari” baita birgaitzea sustatzeko. Zeregin horretan, birgaitze-lanen diseinu eta exekuzio egokia izapidetu, kontratatu, gainbegiratu eta kudeatzeaz gain, laguntzen kudeaketaz ere arduratzen da onuradunen izenean, eta “giltza eskuan” amaierako produktua entregatzen die.
QIA Quality Innovation Awards sarien nazioarteko fasean, Visesarekin batera honako euskal enpresa hauek saritu dituzte: Ega Solutions, Award modalitatean, eta Basque Culinary Center eta Comercializadora Rioja Alta, Prize sariarekin.
Saritutako erakundeok apirilean Moskuko Central Hall MPEIn jasoko ditugu sariak, Russian Organization for Quality (BOK) erakundeak antolatutako ekitaldien barruan, herri anfitrioiaren, Errusiaren, ordezkari baita.