VISESA ALOKAIRUKO 108 ETXEBIZITZA BABESTU ERAIKITZEN HASI DA ZUMARRAGAN

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Visesa sozietate publikoak Eizaga Berrin sustatutako alokairuko 108 etxebizitza babestuak (72 Babes Ofizialeko Etxe -BOE- eta 36 Etxebizitza Sozial -ES-) eraikitzeko obren hasiera bisitatu dute Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Carlos Quindos Visesako zuzendari nagusiak.

VISESA ALOKAIRUKO 108 ETXEBIZITZA BABESTU ERAIKITZEN HASI DA ZUMARRAGAN

Proiektuak 36 etxebizitzako 3na bloketan ebazten du sustapen-programa; horietako bat alokairuko etxebizitza sozialekoa da (36 ES), eta beste biak erregimen orokorreko babes ofizialeko alokairuko etxebizitzakoak (72 BOE). Alokairuko babes ofizialeko 72 etxebizitzetatik 60 etxebizitza 2 logelakoak (57,14 m² eta 60,69 m² artekoak) izango dira, beste 3 etxebizitza 2 logelakoak baina mugikortasun urriko pertsonentzat (74,11 m²) eta, gainerako 9 etxebizitzak  3 logelakoak (74,09 m²). Bestalde, 36 etxebizitza sozialen eraikinean, 30 etxebizitza 2 logelakoak (57,14 m² eta 60,69 m²), 2 etxebizitza mugikortasun urriko pertsonentzat (74,11 m²) eta 4 etxebizitza 3 logelakoak (74,09 m²) izango dira. Hiru blokeak garaje komun batek lotuko ditu beheko solairuan. Garaje horrek 108 garaje-plazak hartuko ditu.

Halaber, etxebizitza sozialen blokean, Zumarragako Udalak udal-erabilerarako 716 m²-ko lokal erabilgarria jasoko du, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren artean proiektua sustatzeko sinatutako hitzarmeneko konpromisoei jarraiki.

Etxebizitza guztiek terraza zabalak eta gehieneko kalifikazio energetikoa (A) izango dituzte. Berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistema erabat elektrikoa izango dute, isurketarik gabea, iturri berriztagarriko euskarri batekin, eguzki-panel fotovoltaikoen hiru blokeen estalkietan instalatuta.

Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak izango du Zumarragan alokairuko etxebizitzen eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonen artean etxebizitzak esleitzeko prozeduraren arduraduna. Ondoren, Alokabidek alokairu sozialak kudeatuko ditu.

Udalerriko beste jarduera batzuk

Joan den urtarrilean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eta Zumarragako alkate Mikel Serranok lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, alokairu sozialerako 30 bizitoki eraikitzeko. Hitzarmenaren arabera, Faustino Orbegozo Fundazioaren adinekoentzako egoitza zaharra eraitsiko da, Udalak doan lagatakoa, eta alokairuko 30 bizitoki sustatuko dira, bai eta udalaren erabilera sozialetarako gune bat ere.