Victoria Landa eta Ana Isabel Sánchez Esquadra Mossoen Brigada Mugikorraren 30. urteurreneko ekitaldian izan dira

Aniversario_BM_Mossos_23-09-2022.jpeg

2022-09-23

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria Esquadra Mossoen Brigada Mugikorraren 30. urteurreneko ekitaldian izan da gaur goizean Ana Isabel Sánchez Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren intendente buruarekin batera.

Kataluniako Generalitaten Sabadelleko Polizia Gune Nagusian egin den ekitaldian Kataluniako erakundeen ordezkari ugari izan dira, bai eta beste polizia-kidego batzuen ordezkariak ere. Ekitaldian Esquadra Mossoen Brigada Mugikorrak, 1992an sortu zenetik, ordena publikoa mantentzeko egiten duen lana, operatibo berezietan egiten duen prebentzio-lana eta hondamen publikoei eta terrorismo-ekintzei aurre egiteko duen konpromisoa aitortu dituzte.

LEHENENGO EMAKUMEA BRIGADA MUGIKORRAREN BURUAN

Joan den astelehenean Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren agintea hartu zuenetik, Ana Isabel Sánchezek izan duen lehenengo ekitaldi ofiziala da. Orain intendente denak 1995ean hasi zuen bere karrera profesionala Ertzaintzan, eta ordutik hainbat postu bete ditu Herritarren Segurtasunaren eta Trafikoaren ataletan, Laudioko Ertzain-etxeko burua izan arte.

Gaur egun Europan brigada mugikor baten agintea duen lehenengo emakumea da, eta horrek egiaztatzen du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berdintasunarekin eta emakumeak Ertzaintzako erantzukizun-postuetan sartzearekin eta sustatzearekin hartuta duen konpromiso irmoa.