UDIMArekin hezkuntza-lankidetzarako izenpetutako hitzarmena luzatu da praktika akademikoak Ertzaintzan egiteko (Gobernu Bilera 2022-6-21)

fotoconsejo.jpg

2022-06-21

  • Alderdi sinatzaileen ustez, lankidetza eta esperientzien trukea positiboak izan dira bi alderdientzat 

Gobernu Kontseiluak gaur jakin du luzatu egingo dela Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bitartez, Madrilgo Urrutiko Unibertsitatearekin (UDIMA) 2018ko ekainaren 15ean sinatu zuen hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena, Segurtasun Sailak orain dela hainbat urtetatik Euskadiko eta Estatuko hainbat unibertsitaterekin ikasleen formakuntza praktikorako ezarrita duen lankidetzaren esparruan. <0}

Lankidetza bera eta esperientzien trukea positiboak eta baliagarriak izan direla ikusita, uste izan da komenigarria dela bere garaian izenpetutako luzapena berrestea, eta, horren arabera, UDIMAn Unibertsitateko Graduko eta Masterreko titulazio ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleek kanpoko praktika akademikoak, curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak, Ertzaintzan egiten jarraitu ahal izango dute beste lau urtez, 2026ko ekainaren 15era arte. 

Hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen honen helburua da ikasleen formakuntza praktikoa hobetzea eta lantokietako egoera errealetara egokitzea, era horretara kolektiboaren eta lan-errealitatearen arteko harreman zuzena sustatuz.