Trantsizio digitalerako eta ekonomia berderako ETEentzako dirulaguntzen programaren epea maiatzaren 2tik egongo da zabalik

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Programak 4 milioi euroko zuzkidura du arlo horretako ekimen eraldatzaileetarako. 5 eta 250 langile bitarteko enpresei zuzenduta dago eta 100.000 euro arteko laguntzak aurreikusten ditu.

Datorren astelehenean, maiatzak 2, irekiko da trantsizio digital eta berdearen programarako eskaerak aurkezteko epea. Programa honen bidez Ekonomia Sustatzeko Sailaren asmoa lurraldeko enpresa txiki eta ertainei laguntzen jarraitzea da garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko bi erronkei aurre egin diezaieten: euren prozesuen eta produktuen digitalizazioa eta enpresa horien ingurumen-aztarna minimizatzea.