Tapia: "Siemens-Gamesak enpleguak Euskadin mantentzeko duen konpromisoa oso positiboa da, baina informazioa hobetzea funtsezkoa da ziurgabetasuna saihesteko"

2022-05-23

  • Gamesa saldu zenetik eta Siemens sartu zenetik, euskal hornitzaileekiko kontratazioak gora egin du. Enpresak erosten duenaren % 30 Euskadikoa da, eta Zamudioko lantegiko langile kopurua ere hazi egin da
  • Enpresa bat errotzea, akziodunen jatorriaz gain, Euskadin enplegua sortzea, euskal hornitzaileekin lan egitea edo I+G+b arloan inbertitzea da, eta horretan guztian erakargarriak eta trebeak izaten jarraitzen dugu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gaurkotasuna aztertu du gaur goizean Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, eta honako gai hauek nabarmendu ditu:

Siemens-Gamesa

Gaur iragarritakoa Euskadiko lanpostuei eusteko konpromisoa bada, oso positiboa da. Komunikazioa falta da, batez ere lantegietako langileekin, langileak baitira lehenik informatu behar direnak. Dagoen ziurgabetasuna gertatzen da falta den informazio horregatik da. Gainera, daukagun arazo energetikoa konpontzeko berriztagarriak ezinbestekoak direnez, uste dugu Siemens-Gamesak baduela etorkizuna.

Gamesa saldu eta Siemen sartu zenetik, euskal hornitzaileekiko kontratazioak gora egin du, enpresak erosten duenaren % 30 Euskadikoa da, eta Zamudioko lantegiko langileen kopurua ere hazi egin da. Euskadin etorkizuna dago lantegi horretarako, eta espero dugu operazio horrek konpainian oreka ekarriko duela, eta Euskadin lanpostuak bermatuko dituela.

Baina komunikazioa berehala eta biziki hobetu behar da.

Sektore eolikoa etorkizuna da, baina tamaina handiko enpresekin. Gaur egun egoera zail eta konplexuan gaude, baina Eusko Jaurlaritza saiatuko da enpleguari eusten, eta euskal hornitzaileentzako erosketa-ildoari eusten, bai eta etorkizuna finkatzen ere.

Enpresa bat errotzea, akziodunen jatorriaz gain, Euskadin enplegua sortzea, euskal hornitzaileekin lan egitea,  eta I+G+bn inbertitzea da. Horretan guztian erakargarriak eta trebeak izaten jarraitzen dugu.

Trantsizio energetikoa

Ez dugu ondo ezarri trantsizio energetikoaren ibilbide-orria. Daukagun gasa ez esploratzeko aukera eman diogu geure buruari. Baina horri buruzko eztabaida berriro irekiko bada, Europar Batasunak egin beharko du. Bitartean, guk ahalik eta energia gehien aurreztu behar dugu, eta energia berriztagarriak ezarri behar ditugu, sare elektriko adimendunekin eta energia hori ondo gordetzeko aukera emango diguten instalazioekin. Hori da Eusko Jaurlaritzaren jarduera % 100ean, une honetan.

Denok bat gatoz trantsizio energetikoaren helburuekin, baina ondo ezarri behar da ibilbide-orri hori, ibilgailu elektrikoaren errekarga-estazioak finkatu behar dira ibilbidean eta hirietan, barrena eta ibilgailu elektrikoaren sarrera ondo planifikatzea; ezin da ezer ez izatetik dena izatera pasatu egun batetik bestera. Ezin dugu gure automobil-industria desagerrarazi, ezta errepideetan ibilgailu elektrikoak edozein modutan sartu ere.

Next funtsak eta ekonomia

Ia agortu dugu 2022ko lehen seihilekoa eta oraindik funts guztiak iritsi gabe. 2025. urtearen amaierarako proiektuek gauzatuta egon behar dute; oso denbora gutxi da, funts horiek sektore pribatura iritsi behar dute lehenbailehen, horrek biziki espero baititu.

Mundu osoa gerra ekonomian dago Ukrainaren inbasioaren ondoren Errusiari jarritako zigorren eraginagatik. Gainera, pandemiaren ondorioak ez dira amaitu. Aurreikuspenak oso epe laburrean egiten ari dira, baina uda ondoren ikusiko dugu zer gertatuko den.