Tapia: "Energia berriztagarriak ezinbestekoak dira. Araudia badago, baina guztion lana beharrezkoa izango da"

IMG_1378.jpg

2022-09-12

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gai hauek nabarmendu ditu, gaur goizean, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan:

"Aspalditik  ari ginen aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak hartzen. Uda lehor hau iritsi zaigu, urik gabeko uda, eta Lehorte-Plana dugu egoera hori kudeatzeko. Itsasoaren mailak gora egiten badu eta tenperaturak ere bai, gure portuak babestu behar ditugu, gure erantzukizuna da. Energiaren gaia ere garrantzia hartzen ari da Nekazaritzari dagokionez. Gure abereek ez dute nahiko ur, zenbat tokitan, horrek kostua gehitzen du, belarra hori-horia dago, kostua gorantz doa. Nekazaritzan ere kezkak daude gariarekin, ardo-garaia dator... Guztiei eragiten dio eta kostuak gora doaz".

"Ikusita zer nolako enegia-krisia sortu den, ekintzara jo behar da. Espero dut talde guztiak aurrera egiteko kapaz izatea eta ekintzak adosteko gauza izatea".

"Euskadin beti izan dugu arlo pribatu-publikoa elkarrekin lan egiteko modua, baina lege-proiektua beste kontu bat da. Legebiltzarrean adostu eta onartzen da. Hor jarri behar dugu atentzioa. Ez ditugu erabil behar enpresak aitzakia bezala".

Lege berria aztertzen ari da juridikoki aurrera nola egin. Baina orain proiektu bat martxan jartzeko, bataz beste 8 urte behar dira. Arduraz jokatu behar dugu, noski, berme guztiekin, baina aurreztu behar ditugu epeak. Europak esango du nola egin, eta guk ere esan behar dugu. Baldintza guztiak betez, ardura hartuz, baina aurrera egin behar dugu. Langak ondo finkatuta daude, hori ez da aitzakia. Jakin behar dugu ondo egiten, baina azkar egiten".

"Industria-enpresei dagokienez, asko garestitu da energia gastua. Ziurtagabetasun asko daude. Baina batzuk pandemiatik ere bazetozten. Hala ere, esan beharra dago, gaur egun gure enpresek jarraitzen dutela inbertsioak egiten. Ez gaude atzeraldian. Hazkunde txikiagorekin baina hazkundean gaude".

Gasa bermatuta dago?

"Gaur gaurkoz, ezin dira bermeak ehuneko ehunean eman. Kontingenzia planean esaten denez, energia aurreztu behar dugu eta gasa, bereziki. Ahalik eta gutxiena erabili eta tentuz erabili. Egoera oso aldakor dago eta ezin dugu esan negu osoan bermatuta dagoenik".

"Bilboko portuaz, azpimarratu behar da kargaderoa dela. Lehengo asteko konferentzia sektorialean aipatu genuen, ezinbestekoa delako. Zenbat eta azpiegitura hobeak izan, errezago izango da gasa iristea. Eskatzen duguna da gasarekin ere erabil dadila elektrizitaterako aspaldi egiten den mekanismoa. Guretzat hil ala bizikoa da. Oso lagungarria izan daiteke".

"Etxebizitzetan eguzki-plakak gehitu dira, eta bitarteko gehiago jartzeko bidea dago. Lehen sektoreak interes handia du gai honetan. Gaur bilera bat dugu Lehen Sektorearekin gai horiek guztiak aztertzeko. Eskura dauden mekanismo guztiak ahalik eta gehien erabili behar dira autokontsumoa eta energia-komunitateak sortzeko".

Prezioei buruzko neurriak.

"Gauza asko kontutan izan behar dira gai horretaz hitz egiterakoan. Guk Behatokia martxan jarri genuen eta hor ikusi da ekoizpena, eraldaketa eta distribuzioa, denak kontuan hartu behar direla. Kontuz zer egiten dugun! Gaur lehen sektorearekin izango dugu bilera gai horiek aztertzeko.

Behategi horretan ikusten al da non puzten den prezioa?

"Ikusten da zenbat kostatzen den produktuak merkatuan jartzea. Diferentziak dauden segun eta zertaz ari garen. Esneari dagokionez, adibidez, ordaintzen duguna kostatzen dena baina gutxiago da. Lana ordaindu egin behar da".

Transferentziei buruz

"Lehendakariak berak argi esan zuen: egutegia badago eta ahalik eta azkarren betetzea tokatzen da. Hitza eta esandakoa betez. Borondatearekin irtenbidea bilatzen da".