Elkarrizketa lehiakorraren fasean lizitatzaileek garatutako proposamenak “Gizarte Laguntzako Etxebizitza Industrializatuaren Liburu Zuria” egiteko erabiliko dira.
Parte hartzeko eskaerak 2022ko ekainaren 17ko 10:00ak arte aurkeztu ahalko dira.
2021-2023 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren helburuetako bat industrializazioa sustatzea da. Zehazki, ekintza estrategikotzat hartzen du eraikuntza-prozesuetan industrializazioa bultzatzea eta, horretarako, ikerketa, berrikuntza, prestakuntza eta aplikazio operatiboaren arloetan ekimen zehatzak sustatzea.
Esparru horretan, 2022. urterako Visesaren helburua da alokairurako gizarte-laguntzako etxebizitzetan eraikuntza industrializatuaren ildotik aurrerapausoak ematea. Horretarako, Visesak gaur Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozedura hau abiarazten du; batetik, ikerketa-fase bat garatzeko eta, bestetik, elkarlaneko prozedurak hasteko. Lehenengoaren bidez, alokairurako etxebizitza babestuak sustatzean sor daitezkeen beharrei erantzuteko sistema industrializatuak aztertu nahi dira. Bigarrenaren helburua da bizitegi-sustapenaren prozesu osoan esku hartzen duten eragileek parte hartzea.