Santoņa 1937

Argitalpen-data: 

Santoņako fusilamenduen 85. urteurrena dela-eta egindako solasaldiak biktimen hainbat senide bildu ditu

Gaur arratsaldean, 1937ko urrian Santoñako fusilamenduak gogoratzen dituen solasaldia egin da Bilbon, Gogorak antolatuta. Jon Penchek eta Ascensión Badiolak, biak Historia Garaikidean doktoreak, eta Iñaki Anasagastik hartu dute parte. Aitor Miñambres ikertzaile eta Berangoko Burdin Hesiaren Museoko zuzendariak aurkeztu eta moderatu die solasaldia.

Bertan izan dira Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Ion Gambra Gipuzkoako Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendaria.

Dibulgaziozko ekitaldi honek duela 85 urte fusilatutako gudari eta milizianoen zenbait familia bildu ditu. Horiekin batera, Gerra Zibilean izan ziren erakunde historikoetako, alderdi eta sindikatuetako, ordezkariak ere bertaratu dira. Solasaldiaren hasieran, duela bost urte fusilamendu horien 80. urteurrena gogoratzeko egindako bideoa eman da. Bertan, gertakariak, exekutatu aurretik biktimek familiei idatzitako gutunak eta afiliatuta zeuden alderdi eta sindikatuetako kideei egindako elkarrizketak kontatzen dira.

 

Santoñako fusilamenduak

1937ko abuztuan, Eusko Jaurlaritzak bake-akordioa lortu zuen Italiako tropekin, Euskadiko gerrari amaiera emateko. Helburua zen baja handiagoak saihestea eta ahalik eta bizitza gehien salbatzen saiatzea. Hala ere, italiarrek adostutakoa bete ez zutenez, hilabete horren amaieran tropa frankistak Santoñara sartu ziren, Duesoko Penalean preso zeuden euskaldunen kargu eginez.

Urte horretako urria eta azaroa bitartean 57 pertsona fusilatu zituzten Dueson. Horietatik, 14 gudari eta miliziano exekutatu zituzten filiazio politiko edo sindikalagatik, urriaren 15ean.

1937ko urriaren 4an Manuel Eguidazu Garay fusilatu zuten.

Urriaren 15ean, 14 pertsona fusilatu zituzten filiazio politiko eta sindikalagatik:

  • Ramón Azkue Gorostizaga, EAJ-PNV
  • José Ibarbia Unzueta, ELA
  • Felipe Markaida Maurika, EAJ-PNV
  • Florencio Markiegi Olabazal, EAJ-PNV
  • Manuel Natividad López, PSOE
  • Isidro Nieves Sagasti, CNT
  • Francisco Rabaneda Postigo, PCE
  • Martín Ramos de la Viuda, CNT
  • Críspulo San Miguel Cubero, PSOE-UGT
  • Federico Sánchez Martín, Errepublikanoa
  • Ciriaco Sanz Casamayor, Errepublikanoa
  • Andrés Subtil Sanz, PCE
  • Felipe Tomás López de Otamendi, EAJ-PNV
  • Jesús Zabala Iriondo, ELA

1937ko urriaren 28tik azaroaren 15era bitartean beste 42 pertsona fusilatu zituzten, tartean 3 euskaldun:

  • José María Díez de Espada, Izquierda Republicana
  • Candido Charramendieta Sollano, Errepublikanoa
  • Juan Bautista Unibaso Gorrotxategi, Gazte Sozialista Bateratuak