Rodrigo Garziak eman dio maillot urdina Niamh Fisher-Black, Itzulia Women 2022 probaren sailkapeneko gazte onenari
2022-05-13
- Lasterketaren etapa Gasteiztik Arabako Bastida herrira egin da
- Ertzaintza ari da arduratzen proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz, udaltzaingoekin elkarlanean
Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordeak eman dio maillot urdina Niamh Fisher-Black, Itzulia Women 2022 probaren sailkapen orokorreko gazte onenari. Etapak guztira 105,9 kilometro izan ditu, eta Gasteiztik irten da eta Arabako Bastida herrian izan du helmuga.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-probaren lehenengo edizio honetan laguntzako eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako trafikoko lurralde-unitateetako 35 agente motoristak, Brigada Mugikorreko eta Zaintza eta Erreskateko baliabideek eta ibilbideko ertzain-etxeetako agenteek parte hartuko dute, probak igaroko dituen herrietako udaltzaingoekin elkarlanean.
Itzulia Women probak Euskadiko errepide-sareko trafikoan izango dituen eraginei buruzko informazio osoa hemen kontsulta daiteke.