Rodrigo Gartziak Borja Lazaroren familiari lagundu dio Kolonbian desagertu zeneko 8. urteurrenean

Rodrigo_Gartzia_Recuerdo_Borja_Lazaro__2_.jpg

2022-01-08

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, beste agintari batzuekin batera, Borja Lazaroren omenezko elkarretaratzean izan da gaur, Gasteizen, Guajiran (Kolonbia) euskal argazkilariaren desagerpenaren zortzigarren urteurrenean haren familiari eta lagunei laguntzeko.