Rodrigo Gartziak Andorrako Babes Zibilaren zuzendaria hartu du Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan

Argitalpen-data: 

Rodrigo_Gartzia_-_Visita_PC_Andorra__Txurdinaga__24-05-2022__2_.JPG

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea Cristian Pons Tatjer Andorrako Babes Zibilaren zuzendariarekin elkartu da Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, eta bertan izan da Jordi Farré Canelles Andorrako Suhiltzaileen zuzendaria ere. Bileran larrialdien kudeaketari eta arretari buruzko informazioa eta esperientziak trukatu dituzte.

Andorrako ordezkaritzak Zentroko instalazioak bisitatu ditu eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari buruzko informazioa jaso du, era horretara babes zibilaren arloan bi erakundeen arteko elkarlana indartuz.