Robotika aurreratuaren eta adimen artifizialaren erronkak LSO arloan

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) aztertu du robotika aurreratua eta adimen artifiziala aplikatzeak ekarritako laneko zereginen automatizazioaren hazkundea, digitalizazioari buruzko 2020-2023 ikerketa-programaren barruan.

Ekimen horri esker, ‘Advanced robotics, artificial intelligence and the automation of tasks: definitions, uses, policies and strategies and Occupational Safety and Health’ txostena argitaratu da (“Robotika aurreratua, adimen artifiziala eta zereginen automatizazioa: definizioak, erabilerak, politikak eta estrategiak eta laneko segurtasuna eta osasuna”), eta bertan, adimen artifizialaren (IA) eta robotika aurreratuaren motak zerrendatzen eta zehazten dira. Ere identifikatzen ditu gaur egungo erabilerak eta potentzialak, eta politika eta estrategiak aurkezten ditu, bai estatu mailan bai EBn.

IAk, makrodatuek (big data), elkarlaneko robotikak, gauzen Internetek, algoritmoek eta lan-plataforma digitalek aukerak dakartzate langileentzat eta enpresaburuentzat, eta baita ere erronka eta arrisku berriak, laneko segurtasun eta osasunaren arloan (LSO). EU-OSHAren arabera, erronka eta arrisku horiei ekitea, teknologia horiek gizarte, politika eta ekonomia-joeren testuinguruan nola aplikatzen, kudeatzen eta arautzen diren  mende dago.

Txostena egiteko, honako hauek erabili dira: literatura zientifikoaren berrikuspen sistematikoak, EU-OSHAren puntu fokal nazionalen kontsulta (FOP), eta adituei egindako elkarrizketa sakonak. Literatura zientifikoaren berrikuspen sistematikoa erabili zen identifikatzeko zereginak automatizatzeko teknologiak, joerak eta sistemen erabilerak. Landutako arlo nagusiak izan ziren adimen artifiziala (IA), gizaki eta robot arteko elkarrekintza (HRI) eta zereginen automatizazioa (AOT). Guztira, 3.975 emaitza konbinatu aztertu zituen, eta horietatik 183 garrantzitsuak izan ziren proiekturako. Sakoneko elkarrizketek emaitza horiek osatu zituzten, eta, EU-OSHAren puntu fokalak 31 estatutan kontsultatzeak, informazioa eman zuen IAn eta robotika aurreratuan oinarritutako sistemen inguruko erregulazio, politika, estrategia, ekimen eta programei buruz.  

  

Ondorioak

 

Zeregin kognitiboen automatizazioari dagokionez, azpimarratzekoak dira erabakiak hartzeko eta ereduak identifikatzeko sistemetara bideratutako ‘softwareak’, batez ere hizketan eta hizkuntzan oinarritutako zereginetan erabiltzen direnak. Sistema horiek maizago erabiltzen dira  osasunaren eta gizarte-lanaren sektoreetan.

Zeregin fisikoen automatizazioaren arloan, aplikazio robotiko ugari daude, bereziki fabrikazio-sektorearen barruan. Azterlanak, halaber, agertu du sistema robotikoak asko erabiltzen direla osasun eta gizarte lanaren sektoreetan lan fisikoak egiteko, horietan, garraio  edo garbiketa lanak nagusiki robotika aurreratuaren edo exoeskeletoen bidez egiten baitira. Sektorea edozein dela ere, emaitzek adierazten dute IAn eta robotika aurreratuan oinarritutako sistemek eragin handiagoa dutela ohiko zereginetan.

Europa mailan garatutako estrategia, kanpaina edo ekimenei dagokienez, txostenak ondorioztatzen du, aipatutako horiek lantzen dituztela batez ere IAk bete beharreko baldintza orokorrak. Ere jasotzen dituzte IAren erregulazioak oinarritzeko printzipioak. Hala ere, helburuetan zertxobait desberdinak dira. Interes-taldeek landutako alderdi deigarrienak izan dira, datuen pribatutasuna, ekitatea, kontu-ematea eta gardentasuna.

Estatu mailako estrategiei dagokienez, ikerketak adierazten du ia herrialde guztiek informatzen dutela IA eta robotika aurreratuan oinarritutako sistemekin legez loteslea ez den jardueraren batez. EBko herrialdeen barruan aurkitu daitezke, programa sektorial asko, gizarte-solaskideen jarraibideak edo alderdi interesdun nagusien edo estatuen gomendioak.

Adituekin egindako elkarrizketen arabera, LSOrako aukera eta erronka batzuk daude eta horiek lotuta daude IAn eta robotika aurreratuan oinarritutako sistemak erabiltzearekin, zereginak automatizatzeko. Adituek askotan aipatzen dute arrisku fisikoen murrizketa. Bereziki, sistema robotikoak erabiltzea onuragarria izan daiteke fisikoki oso nekagarriak diren zereginetarako, eta epe luzera hobekuntzak ekar ditzake. 

Langileen ongizate psikologikoan duten eraginari dagokionez, adituek aipatu zuten arriskua dagoela langileek uste izateko beren lanaren gaineko kontrola galtzen dutela.

Sistemak ustekabekoak izateak konfiantza murriztu dezake eta eragin diezaioke erabiltzaileak sistema onartzeari. Adituen ustez, arriskua dago IAn oinarritutako sistemek langile baten zereginaren izaera aldatzeko, ebaluatu gabe aldatutako zeregin horrek  LSOrako dituen  arrisku berriak.