Ramón Villaresen 'Exilio republicano y pluralismo nacional: España, 1936-1982' liburua aurkeztu da Gogoran

2022-05-04

Ramon Villaresek ‘Exilio republicano y pluralismo nacional. Espainia, 1936-1982’ liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean Gogorararen egoitzan, Bilbon, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak lagunduta.
Liburuaren edukian sakotzen laguntzeko, Ramón Villaresek ondoan izan ditu Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikideko irakaslea eta Iñaki Anasagasti.
Liburuak egungo Espainiaren lurralde-antolaketa politikoa aztertzen du, 1939ko porrotaren eta ondorengo trantsizioaren ondoren izandako errepublikaren esperientziatik abiatuta. Erbestea, diktadura frankistaren aurkako jarrera, trantsizioaren izaera edo autonomien eraikuntza, lan honetan jasotzen denaren arabera, joan den mendeko espainiar gizartea markatu duten arazoak dira, oraindik ere oso bizirik dauden ondorioekin.