Prize QIA Internacional saria jaso du Visesak SmartEnCity-Koroatze proiektuan izandako zeregin berritzailea aitortzeko

Argitalpen-data: 

  • Visesak irabazi du Quality Innovation Award Euskadi 2021 saria, Sektore Publikoa atalean, euskal edizioan.
  • Quality Innovation Awards (QIA) sariak Finlandiako Excellence Finland erakundeak sustatzen ditu eta erakundeen eta herrialdeen lehiakortasuna areagotzea dute xede.

Prize QIA Internacional saria jaso du Visesak SmartEnCity-Koroatze proiektuan izandako zeregin berritzailea aitortzeko

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa da Visesa eta gaur Prize aintzatespena jaso du Quality Innovation Awards-QIA sarien nazioarteko fasean, sektore publikoko berrikuntza kategorian.

Quality Innovation Award sarien 15. edizioa Txinan izan da eta streaming bidez eman da. Guztira 19 herrialdetako 561 berrikuntza aurkeztu dira aurten sari horietako 8 kategorietara.

Visesari eman zaio saria Gasteizko Koroatze auzoko eraberritze energetikoaren proiektuan “sustatzaile ordezkari” izan delako; Visesak sustatu du eraberritzea eta horretarako eraberritze-lanak izapidetu, kontratatu, gainbegiratu eta kudeatu ditu, behar bezala diseinatu zedin eta eraberritze-lanak behar bezala egin zitezen; finantzazio-lanak ere berak egin ditu onuradunen izenean eta “giltza eskuan” produktua eman die erabiltzaileei.

Zorionak proiektu hau ahalbidetu duten pertsona guztiei, lanaren fruituak jasotzen ari baitira.

Zorionak!!!