POZ: 2021eko memoria

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

2019an elkarlanetik abiatuta sortutako zerbitzua da POZ, bizi ohiturak aldatu eta sedentarismotik bizi aktibora pasatzeko aholkularitza-orientazio zerbitzua ardatz duena. Hasiera batean, fokua 70 urtetik gorako pertsonetan jarri bazen ere, egun zerbitzua oñatiar guztiei dago zuzendua. 

Aurrez aurreko arreta, osasun zentroan ez ezik beste udal bulegoetan ere eskaintzen da: gizarte zerbitzuetako bulegoan eta txipristin buleagoan. 

2021 urtean 62 erabiltzaile berri izan zituen zerbitzuak. Horietatik 41 emakumeak izan ziren (%66a) eta 21 gizonezkoak (%34a).

Horrez gain , Oñatiko 3 ikastetxeetan 4 tailer egin ziren DBH4ko ikasleekin jarduera fisikoa,elikadura eta ongizate emozionalaren inguruan. Lehenengo saioan, landu nahi zituzten gaiak aukeratu ziren eta gai horiek jorratu ziren ondorengo saioetan zehar. 3 ikastetxeetan gai berdinak landu ziren, ikasleek hala aukeratuta. Saio hauek Amaia Diaz de Monasterioeguren nutrizionistarekin batera burutu ziren. Ekimenak izandako harrera ona ikusita, dinamika hau datorren ikasturteetan ere mantentzea aurreikusten da 3 ikastetxeetan.

Ikusi 2021eko memoria osoa hemen.