Pirinioetako Lan Elkarteko Gazteen II. Pirinio Foroa egingo da udazkenean Euskadin

Argitalpen-data: 

European Year of YouthPirinioetako Lan Elkartea

  • Euskadiko, Akitania Berriko, Nafarroako, Aragoiko, Andorrako, Okzitaniako eta Kataluniako ordezkariek hitzorduaren edukiak eta helburuak zehaztu dituzte Jakan
  • Arabar bat Pirinioetako gazteen ordezkari izango da, ekainean, Parisko Borders Forum-en

Pirinioetako Lan Elkarteko Gazteria Taldeak urrian Hondarribian (Gipuzkoa) egingo den Pirinioetako Gazteen II. Foroaren eztabaiden oinarriak zehaztu ditu gaur goizean, Jakan. Jean-Louis Valls PLEko zuzendariak eta Idoia Arauzo koordinatzaileak iritziak trukatu dituzte Euskadi, Akitania Berria, Nafarroa, Aragoi, Andorra, Okzitania eta Kataluniako ordezkariekin, PLEko lehendakaritzarekin batera egingo diren udazkeneko jardunaldien edukiak zehazteko.

Agurtzane Llano Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendaria buru duen euskal ordezkaritzak beste gai batzuk ere aipatu ditu, hala nola ekainean Parisen garatuko den Borders Forum, non Pirinioetako gaztek parte hartuko duten, horien artean Arabako Lan Harremanetako eta Gizarte Laneko ikasle batek.

Gaur goizean PLEk Jakan duen egoitzan egin den Gazteria Lantaldearen topaketan, Pirinioetako Gazteen II. Foroan garatu beharreko hainbat tailer eta jarduera proposatu dira.