Pedro Azpiazuk 2023ko Aurrekontu-proiektuaren "sendotasuna eta kaudimena" berretsi ditu "Euskal enpresaren gaua" ekitaldiaren itxieran

2022-11-28

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak berretsi du Eusko Legebiltzarrean abenduaren 23an onartuko den 2023rako aurrekontu-proiektuaren sendotasuna eta kaudimena. Aurrekontua 14.250m €-koa da, eta horrekin zerbitzu publikoen maila mantendu eta hobetuko dugu, jarduera ekonomikoa bultzatuko dugu eta enplegua sortuko da.

Azpiazuk gogoeta horiek egin ditu gaur gauean Guggenheim Museoan ospatu den Euskal Enpresaren Gauak, bere XXXI. edizioaren amaieran. Ekitaldi horretan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ohorezko makila eman dio Winoa enpresa frantziarrari.

Azpiazuk egoera ekonomikoa aztertu du, eta nabarmendu du euskal ekonomia % 4tik gora haziko dela aurten. Inflazioa apaldu egin da, baina % 2ra jaisteak denbora beharko du oraindik, aitortu duenez.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ekitaldi hau baliatu du Euskal Kontzertu Ekonomikoaren balioa (gure finantzaketa-erregimenaren giltzarria) eta duela bi aste Batzorde Mistoan lortutako akordioa azpimarratzeko, euskal erakundeei eta gizarteari finantza-ziurtasuna bermatzen dien heinean.