Osasuneko sailburua Roche enpresak sustatutako "Stop Fuga deCcerebros" beka jaso zuen ikertzailearekin batu da

2022-03-17

  • Stop Fuga de Cerebros Roche Farma enpresaren proiektu bat da; 60.000 euroko beka bat barne hartzen du eta helburu du tokiko ikertzaileen lana bultzatzea

 

  • Proiektua Francisco Javier Gil Bea doktorea garatzen ari da, Biodonostia osasun-ikerketako institutukoa

 

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak topaketa bat izan du Francisco Javier Gil Bea Biodonostia osasun-ikerketako institutukoarekin, Roche farmazia-enpresak sustatzen duen Stop Fuga de Cerebros beka jaso baitzuen. Stop Fuga de Cerebros bekak 60.000 euroko zuzkidura du, 18 hilabetez, eta helburu du ikertzaileen lan zientifikoa bultzatzea, zehazki oinarrizko ikerketa eta translazionala barne hartzen duen eta gaur egun erkidegoan garatzen ari den ikertzaileen lan zientifikoa.

 

Beka horrek Gil-Bea doktorearen ikertaldea Ian Holt doktorea buru duen mitokondria-taldearekin lankidetza intramural estuan egiten ari den ikerlana sustatzen du; lan horren bidez, ikerketak egiten ari dira alboko esklerosi amiotrofikoren (AEA) biltegi proteikoen formazio aberrantea sustatzen duten mekanismo biologiko eta molekularrak disekzionatzeko. Mekanismo horiek, neurri handi batean, energia ekoizteko bide zelularretako aldaketekin zerikusia dute.

 

Mekanismo horien ezagutza zehatza marka patologiko horien eraketa geldiarazteko dianak erakusten ari da, eta, beraz, gaixotasunaren progresioa gelditzea edo moteltzea lortuko duten tratamenduak sortzeko itxaropenekin. “Itxaropentsu gaude egiten ari garen ikerketek eragin soziala izan dezaketela eta terapia farmakologiko edo zelular berriak sustatzen lagunduko dutela, AEAren progresio patologikoa prebenitu edo geldiarazteko, kontuan hartuta gaixotasun suntsitzailea dela eta, gaur egun, frenorik ez duela eta sendatu ezin dela”, esan du Gil Bea doktoreak, bileran.

 

Topaketan, Sailburuaz gainera, honako hauek ere izan dira: Beatriz Pérez ROCHE Farmako zuzendari medikoa, Julio Arrizabalaga Biodonostia institutuko zuzendaria eta Marian Ibarrondo Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.