OSASUN SAILAK SALMENTATIK ATERA ETA IBILGETU EGIN DU, LISTERIA-KUTSADURAGATIK, CARNICAS SUSAETA SL enpresak landutako TXERRI-BURUA (EEEOEO: 10.00527/BI; 2022ko abenduaren 19ra arte merkaturatutako SORTA guztiak)

2022-12-23

Etxean Susaeta markako TXERRI-BURUA duten pertsonei gomendatzen die erositako lekuan itzultzea eta, kontsumitu ondoren sintomarik izanez gero, osasun-zentrora joatea.

Oraingoz, ez dago jasota produktu horien kontsumoarekin lotutako listeriosi-kasurik.

Txerri-buruko haragian agertu den listeria monocytogenes bakterioa elikagaien industriako operadoreek elikagaien segurtasun mikrobiologikoko planen barruan egiten dituzten kontroletan detektatu zen.

Prebentzio-neurri gisa, produktu horren sorta guztiak saltokietatik atera dituzte dagoeneko, eta ibilgetzea erabaki da.

Epidemiologia-zerbitzuek ez dute produktu horien kontsumoari lotutako ezein listeriosi-kasuren berri. Hala ere, zaintza espezifiko bat ezarri dute, kasuren baten susmorik balego ere.

Listeria duten produktuak kontsumitzea arriskutsua izan daiteke osasunerako, batez ere pertsona immunodeprimituen, haurdun dauden emakumeen eta paziente onkologikoen kasuan.

Osasun Sailak etxean produktu horiek dituzten pertsonei gomendatzen die ez kontsumitzeko, erositako lekuan itzultzeko eta, marka horretako TXERRI-BURUA kontsumitu ondoren sintomarik izanez gero, osasun-zentrora joateko, batez ere pertsona immunodeprimituen, haurdun dauden emakumeen eta paziente onkologikoen kasuan.