Osasun sailak salmentatik atera eta ibilgetu du, listeria-kutsaduragatik, cabeza de cerdo "elaborazioa: Industria Cárnicas Tello SA, Totanes (Toledo); EEEOEO: 10.04481/TO; sorta: 22501"; iraungitze-data: 2022/04/15"

2022-04-01

Etxean Vicente López markako TXERRI-BURUA dutenei gomendatzen die erosketa-gunera itzultzea, eta, kontsumitu ondoren sintomatologiarik izanez gero, osasun-zentrora joatea

 

Oraingoz, ez dago jasota produktu horien kontsumoarekin lotutako listeriosi-kasurik

 

Nafarroako ikuskapen-zerbitzuek Listeria monocytogenes detektatu dute produktu horren lagin-ale batean.

 

Prebentzio-neurri gisa, produktuaren sorta guztiak saltokietatik kendu dituzte dagoeneko, eta hura ibilgetzea erabaki dute.

 

Epidemiologia Zerbitzuek ez dute produktu horien kontsumoari lotutako inolako listeriosi-kasuren berri. Hala ere, berariaz zain daude kasuren baten susmorik balego ere.

 

Listeria duten produktuak kontsumitzea arriskutsua izan daiteke osasunarentzat, batez ere pertsona immunodeprimituen, haurdunen eta paziente onkologikoen kasuan.

 

 

Osasun Sailak produktu horiek etxean dituzten pertsonei gomendatzen die horiek ez kontsumitzeko eta erosketa-gunera itzultzeko, eta, marka horretako TXERRI-BURUA kontsumitu ondoren sintomatologiarik izanez gero, osasun-zentrora joateko, batez ere immunodeprimituen, haurdunen eta paziente onkologikoen kasuan.