Osasun mentala eta jarduera fisikoa

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

ariketak egiten osasun mentala

Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde ezberdinetan erabiltzaileak bideratzen dira Osakidetzako osasun mentaleko zentroetatik jarduera fisikoko orientazio zerbitzuetara.

Guztira 51 izan ziren 2020 eta 2021ean deribatutako pertsonak. Udalerrika honela banatu ziren.

  • Hondarribia 2
  • Donostia 35
  • Pasaia 2
  • Portugalete 3
  • Azkoitia 4
  • Azpeitia 5

Osasun mentaleko eta jarduera fisikoaren esparruko profesionalen lankidetza hau gauzatu ahal izateko bi baldintza betetzea ezinbestekoa da: 

1- Osasun mentaleko zentroen interesa eta inplikazioa.

2- Udalerriek Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua izatea.

Pasa den hilean egindako azken koordinazio bileran, bai osasun mentaleko profesionalek, bai jarduera fisikoko teknikariek, balorazio oso positiboa egin zuten orain arteko ibilbidearen inguruan. Erabiltzaileak zerbitzuarekin oso pozik agertzeaz gain, planteatutako jarduerek haien osasunean eragin positiboa izan dutela berretsi dute.

Helburua da datozen hilabeteetan lankidetza hau udalerri berrietara zabaltzea. Horretarako, lankidetzan sakontzeaz gain, orientazio zerbitzuen hedapena beharrezkoa izango da.