OSAKIDETZAKO ZUZENDARITZAREN ERANTZUNA, SINDIKATUEK MAHAI SEKTORIALAREN GARAPENARI BURUZ BIDALITAKO GUTUNARI

2022-10-28

Mahai Sektorialaren deialdia 2022ko urriaren 27rako egin da, eta osasun-arloko Mahai Sektorialeko sindikatuek bertaratuko ez direla jakinarazi dute, eta zenbait motibo azaldu dituzte horretarako. Hala, bada, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak banan-banan erantzun nahi dio haietako bakoitzari:

1.- Mahai Sektorialen aurreko bilerei dagokienez, 2022. urtean eginiko guztietan, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak aurretiko eskaera egin die sindikatuei topaketa bakoitzeko gai-zerrendaren deialdian sartzeko gaien inguruan. Beraz, negoziazio-foro horretara eraman dira sindikatuentzat interesgarriak diren gaiak. Proposatutako gaietatik Mahai Sektorialari zegozkionak (proposatutako guztiak ez dagozkio) bileren gai-zerrendetan sartu dira, eta, horretarako, gaiari lotutako dokumentazioa entregatu da edo Mahai bakoitzean Osakidetzak gai horren inguruan duen kudeaketa zer egoeratan dagoen jakinarazi da.

2.- Mahai horien bilerak deitzeko, beti erantsi izan dira Osakidetzaren proposamenak jasotzen dituzten dokumentu eta artxiboak, datuen barneko analisiaren ondoren biltzen direnak, gizarte-eragileei azaltzeko eta sindikatu bakoitzak dokumentuan planteatu denaren inguruko edozein alderdi hobetu ahal izateko. Halako proposamenik ez da iritzi sindikatuetako ordezkarien aldetik. Beraz, aurretik dokumentazioa bidaltzen da, Mahai Sektoriala eratzen duten pertsonek dagokion gaia aurretiaz prestatuta eraman ahal izateko, eta ez behin betikoa izateko.

3.- Alde biko bilerak proposatzen dira harreman-giro hurbilagoa izateko, bi aldeek proposa dezaketen edozein gairi erantzuteko. Hori dela eta, harrituta gaude “gai-zerrenda” bat bidaltzea topaketa informal horietara ez bertaratzeko motibo gisa adieraztea. Alde biko bilerak egiteko “gai-zerrenda” hori proposamen bat da, eta, bilera informala denez, aldaketak izan ditzake.

4.- Urriaren 27ko Mahai Sektoriala egiteko gai-zerrendan, besteak beste, lanbide-karrerako deialdiei buruzko gai bakarra jasotzen zen; izan ere, bi aldeak (Osakidetza eta sindikatuak) murgilduta daude 2021eko uztailaren 8ko Mahai Sektorialaren Akordioa betetzeko prozesuan. Gogorarazi behar da aste honetan bertan Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak akordio horren zati bat beteko duela, Osakidetzako profesionalei haien lanbide-garapenagatik 300 milioi euro baino gehiago ordainduko baitizkie, eta, hala, akordioaren zati garrantzitsu bat beteko baitu. Hala ere, etorkizunerako lanbide-karrerarako eredu berria negoziatzeko hartu den konpromisoa betetzeko dago oraindik

Bilera honen gai-zerrenda honako hau izan da:

  • Baimenak.
  • Egonkortasunerako EPEa: Hutsik dauden plazen informazioa, kategoriaren arabera.
  • Lanbide Garapenaren Dekretua: hurrengo deialdiak, eta 2021eko uztailaren 8ko Mahai Sektorialaren akordioa.
  • Galde-eskeak

 

5.- Sindikatuek informazioa eta dokumentazioa egun batzuk lehenagotik dauzkate, eta, nahiz eta haiek aztertzeko daukaten tartea laburra dela pentsa dezaketen, beti dute haien proposamenak eta alegazioak ondoren bidaltzeko aukera. Adibidea: iraileko Mahai Sektorialean lanbide-garapenaren dekretuaren inguruan alegazioak aurkezteko eman zen epea luzatzeko akordioa.

Era berean, nabarmendu behar da azken hilotan Osakidetzak sindikatuei Mahai Sektorialean aurkeztu diren gaiei buruzko hainbat artxibo eta azterlan bidali dizkiela. Besteak beste:

  • Behin-behinekotasuna murrizteko 20/21 Legearen betearazpena
  • Egonkortasunerako EPEen plazak; hasiera batean tasa identifikatzen da, ondoren kategorien araberako taldekatzea egiten da eta, azkenik, xehakapena ahalik eta identifikazio zehatzenarekin bidaltzen dugu, sortutako plazak direnak bereizita.
  • Egonkortasunerako EPEen oinarriak eta 2020-2021 EPEak; zenbait aldiz aurkeztu dira eta zenbait alderditan aldatu, sindikatuen balioespen eta alegazioen arabera
  • 2021eko uztaileko lanbide-garapenari buruzko akordioaren betearazpena:
    • Lanbide-karrerako aparteko deialdia, 2022ko urriko nominan ordainduko dena
    • 2022ko maiatzaren 18ko Mahai Sektorialaren eredu berriaren proposamena
    • Mahaian negoziatzeko esparru arautzaile berriaren planteamendua, 2022ko ekainetik proposatua; hari zenbait alegazio egin dizkiete sindikatuek, eta, ondorioz, bertsio berri bat sortu da, eta hura dokumentazio gisa aurkeztu zaio Mahai Sektorial honi, baina ez bertaratzea erabaki dute
    • Ebaluazio-sistema berria xehatzeko proposamena; hura balioesteko eta aztertzeko aurkeztu zen Mahai Sektorial honen negoziazio-foroan, baina hartara ez bertaratzea erabaki duzue

6.- Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia ez dator bat honako gogoeta honekin: Mahai Sektorial hau “informazioa trukatzeko foro bat baino ez da”; izan ere, aurretik, Osakidetzak datuen analisiaren ondorioak aurkezten ditu, eta Mahaian aztertzen diren testuen alegazioak aurkeztea sustatzen da. Hala, berriro sar daitezke hurrengo bileretarako, proposamenaren baldintzak argitzen jarraitu behar bada; hala gertatu da, esaterako, Osakidetzako lan-baldintzak arautzen dituen akordioan jasotako “Baimenak” gaiaren inguruan.

7.- Plantilla handitzeko sartu diren plazei buruzko informazioa ezagutzen ez zenutela eta, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak ziurtatu eta baieztatu nahi du 2.109 plaza sortzeko datua irailaren 29ko Mahai Sektorialean aurkeztu zela.

Zehazki, Gobernu Kontseiluaren akordioaren bidez, Osakidetza hartutako konpromisoa betetzen ari da, eta haren xehakapena lanbide-talde bakoitzeko aurkezten ari da; hura urriaren 27ko Mahai honetarako aurkeztean, joan den asteartean eginiko deialdiarekiko konpromisoa betetzen ari da.

Gainera, Egonkortasunerako EPEaren arabera deituko liraketeen eta plantilla areagotzeko bidetik eskatutakoak barne hartzen zituzten plazen identifikazioa, elkarrekin eta lanbide-taldeen arabera, ekainaren 30eko Mahai Sektorialerako eginiko deialdiarekin batera aurkeztutako dokumentazioan planteatu zen, baina hartara ere ez ziren sindikatuak bertaratu.

8.- Osakidetzaren iritziz, ez da arau-hausterik egon akordioetan alde bakarretik; izan ere, profesionalen interesak ordezkatzeko foroan haien lan-baldintzen etorkizunean eragina duten gaiak aurkezteko lanean ari gara, eta sindikatuak, gaien ordenaren garapenean, luzamendutarako erantzunak ematen ari da.

Planteatu nahi diren eta sindikatuek foro honetan proposatzen dituzten gaietako askok gainditu egiten dute haien erabaki-eremua eta, ordea, elkarlanean jarduteko beste gai batzuei ez diete heltzen sindikatuek, ez baitira bertaratzen; esaterako, agertzen ez direnean eta, beraz, gaiak eraginkortasunez aztertu ezin direnean.

9.- Azkenik, aipatu behar da Osakidetzak eta alde sindikalak elkarrizketan jarduteko foro naturala Osasuneko Mahai Sektoriala dela, eta han dagoela elkarrizketarako eta eztabaidarako bidea zabalik. Osasun Sailak eta Osakidetzak zentral sindikalei eskatzen diete hitzarmen-bidera bueltatzeko, EAEko osasun-sistema hobetzen jarraitzeko.