Osakidetzako pazientearen segurtasuneko talde korporatiboaren bilera.

2022-10-20

 Gaur arratsaldean, Osakidetzako Pazientearen Segurtasuneko Talde Korporatiboaren bilera izan da, Enrique Peiró koordinatzailea buru zela.

Talde hori osatzen duten zazpi pertsonek parte hartu dute, eta zuzendari medikoaren, Erizaintzako zuzendariaren eta Bilbao Basurto ESIko pazientearen segurtasuneko erreferentearen laguntza izan dute.  Bileran, aurreko gauean Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko amatasun-arloan izandako gertakariaren behin behineko azterketa egin da.

Ohiko joerari jarraituko dion analisiak ikasteko balio behar du, gertakari horiek berriro gertatzeko probabilitatea murrizteko.  Ildo horretan, gertatutakoa lehen eskutik partekatzeko, ikasteko eta zertan hobetu daitekeen ikusteko asmoz, Haurdunaldia, Erditzea eta Erdiberriaroa laguntza-prozesuko segurtasuneko erreferenteen talde multidiziplinarra deitu da biharko. Osakidetzako ama-haurren arretarako erakunde guztietako profesionalek hartzen dute parte bertan, eta Jaioberrien Arretarako Segurtasun Klinikoko protokoloa egin zuen taldea da, haurra gurasoengandik ez banatzeko helburuarekin.