Osakidetzako Mahai Sektoriala

2022-04-27

Osakidetzak Mahai Sektorialaren beste bilera bat deitu du eta, hala, eskua luzatu du berriro eta negoziaziorako borondatea erakutsi du, nahiz eta sindikatuak bertaratu ez diren eta alderdi sindikalak eskatutako gaiak jaso dituzten; gai horiek negoziazio-foro honetan aztertu behar dira. Osakidetzak ordezkari sindikalei Mahaian esertzeko eskatu die, EAEko osasun-sistemaren hobekuntzan eragina duten lan-baldintzetan lanean jarraitzeko, kontuan hartuta hura dela foro honen helburu nagusia.

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak atsekabez hartu dute ordezkaritza sindikalak parte hartu gabe jarraitzea; izan ere, horrek eragotzi egiten ditu elkarrizketa eta akordioa plantillan eragina duten kontuetan.

 

Osasuneko Mahai Sektorialean, langileentzako oso esanguratsuak diren gaiak eztabaidatzen eta negoziatzen dira: hornidura-sistemak, LEPetan parte hartzeko baldintzak, aldi batean okupatutako plazak egonkortzeko deialdien formalizazioa, etab. Beti ez dira akordioak lortzen, baina ez da egia Osakidetzak langileen ordezkarien iritziz interesekoak diren gaiei heltzen ez dienik, eta ez da egia, bestalde, negoziazioari uko egiten dionik. Alderdi sindikalak eskatu dituen honako gai hauek bilera honen eta aurreko batzuen gai zerrendan jaso dira:

 

  • Bihotzeko kirurgia.
  • Onkologikoarekin lotzeko hitzarmenaren eranskina.
  • 2018-2019ko LEPerako lekualdatze-lehiaketa irekian eta iraunkorrean ebatzitako kategorietatik sartu eta baztertu diren plazen aurkezpena.
  • Gasteizko Larrialdien antolamendua.
  • Egonkortze-tasa.
  • Baimenak.
  • Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra.
  • Negoziaziorako egutegiaren proposamena.
  • Galde-eskeak.

 

Mahai Sektorial honen eskumenetik kanpo dago 2023. urterako Osakidetzaren aurrekontua areagotu dadin onartzea edo aurrekontu-gastuaren mugarik gabe plantillak handitu daitezen aztertzea.

 

Osakidetzak jarraitzen du elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako prest, eta zentral sindikalei eskatzen die hitzarmenaren bidera bueltatzeko, plantillaren enplegu-baldintzetan eragin zuzena duten eta EAEko osasun-sistemaren hobekuntza ekarri behar duten gaiak garatzen jarraitzeko.