Osakidetzak obstetriziako instalazio modernoak eta punta-puntakoak izango ditu martxoaren 29tik aurrera AUO Txagorritxuko eraikin berrian

2022-03-18

Urtean zehar 10 000 paziente inguru pasatuko dira Bloke Obstetrikotik

 

Osakidetzak ingurune eroso baten aldeko apustua egin du, ama, haurtxo eta laguntzaileei banakako arreta ematen laguntzeko

 

Instalazioek 2000 m2 inguruko azalera eta Obstetriziako 2 ebakuntza-gela dituzte, besteak beste

Osakidetzako Arabako ESIk Obstetrizia-instalazio berriak izango ditu martxoaren 29tik aurrera, AUO Txagorritxuko Zerbitzu Orokorren eraikin berriko obrei esker. Espazio berri honek bereizitako gune zabalak ditu –erditzea, arrisku handiko haurdunaldiaren kontrola, larrialdi obstetrikoak eta ginekologikoak-, eta azken belaunaldiko teknologia du; horrek asistentzia-zirkuituak eta emakumearen zainketak hobetzea dakar.

Gutxi gorabehera, 10 000 paziente baino gehiago: 3400 kontsulta, 2150 erditze eta 5000 larrialdi obstetriko eta ginekologiko, Bloke Obstetrikotik igaroko dira urtean zehar, arreta asistentziala jasotzeko.

Gune berri honek hobekuntza handia dakar lehengo kokapenarekiko, ekipamendu moderno eta aurreratua du, ingurune erosoagoa izateaz gain, eta zaintza indibidualizatua eskaintzen die amari eta bere laguntzaileari, erditzearen humanizazioan oinarrituta eta prozesua familietan, emakumearen premietan eta haurren beharretan zentratuta. Izan ere, instalazio hauei esker, erditze-prozesu guztia (dilatazioa, egozpena, eta erditze ondokoa) espazio berean garatuko da. Logelak prozesu osoa egiteko prestatuta daude, eta hori urrats bat izango da familien arreta hobetzeko.

 

Bloke Obstetrikoaren ezaugarriak

Bloke Obstetrikoa Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorren eraikin berriko 1. solairuan dago. Eraikin hau abenduaren 22an inauguratu zen. Espazio honek 2000 m2 inguruko azalera du eta 7 Erditze Berreskuratze Lan Unitate ditu, horietako batek dilatazio-aldirako bainuontzia du. Unitate hauetan, etorkizuneko amek gela berean egingo dute dilatazio-, erditze- eta erditze-ondoko prozesua, erosotasun eta segurtasun klinikoko baldintza ezin hobetan.

 

Gainera, gune berri honek Obstetriziako 2 ebakuntza-gela, Arrisku Obstetriko Handiko eta Fetal Fisiopatologiako kontsulta 1, Obstetriziako 2 kontsulta, erditze aurreko fetu-monitorizazio elektronikoko 5 postu ditu eta larrialdi obstetriko eta ginekologikoen eremu bat, 5 ohe dituen 3 boxez hornitua, eta box polibalente 1.

 

Pixkanaka irekitzea

Inauguratu zenetik, hainbat unitate ireki dira pixkanaka Txagorritxu Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorren eraikin berrian. Osasun Sailak eta Osakidetzak 104 milioi euroko inbertsioa egin dute eraikin honetan: