Osakidetzak Euskadin 65 urtetik gorako 10 pertsona bakoitzeko 7ri eman die gripearen aurkako txertoa

2022-03-23

  • Gripearen aurkako 2021eko txertaketa-kanpainan, Euskadin, 562.840 txerto eman dira, 2019an baino % 45 gehiago.

Osakidetzak 562.840 txerto eman ditu gripearen aurkako 2021eko txertaketa-kanpainan; kanpaina urriaren erdialdean hasi zen, eta urte-amaiera arte luzatu. Zifra horrek erakusten du 2019an baino % 45ek gehiagok hartu dutela, eta txerto-erantzuna paregabea izan dela, zehazki arrisku estrategikotzat jotzen diren taldeetan: 65 urteko edo gehiagoko pertsonetan, % 73,7k gripearen aurkako txertoa hartu dute.

65 urtekoei edo gehiagokoei emandako gripearen aurkako txertoen kopuruak gora egin du, etengabe, azken urteotan, eta % 73,7ra iritsi da, 379.717 nagusi txertatuta; alegia, 65 urteko edo gehiagoko 10 pertsonatik 7k baino gehiagok gripearen aurkako txertoa hartu dute EAEn. Emaitzak are hobeak dira nagusien egoitzetan bizi diren pertsonen artean; haietan, gripearen aurkako txertaketa % 86,7ra iritsi da.

Kanpaina honetan gomendatu da 70 urteko edo gehiagoko pertsonei immunitatea Covid-19aren aurkako txertoarekin aldi berean hartzea. Hala, 132.760 pertsonak gripearen aurkako txertoa eta Covid-19aren aurkako oroitzapen-dosia aldi berean jartzeko ekimenarekin bat egin dute. Hura jasotzeko baldintza bakarra zen gaixotasuna gutxienez txertaketa baino 6 hilabete lehenago igaro izana.

WEB BIDEZKO HITZORDUA ETA OHIKO TXERTAKETA-GUNEAK

2021eko kanpainaren nobedadeetako bat izan da Osakidetzaren web-orrialdearen  bidez gripearen aurkako txertaketarako hitzordua emateko eskaintza abian jarri izana. Bide hori izan da arrisku-taldeetakoak ez diren herritarrek lehenetsitakoa; horrez gainera, badaude beste hitzordu-mekanismo batzuk ere, hala nola telefono bidezkoa eta profesional sanitarioek txertaketa eskaintzeko dei proaktiboak egitea.

Gainera, gripearen aurkako 2021eko txertaketa-kanpainan ohiko txertaketa-guneak berreskuratu dira: osasun-zentroak, anbulatorioak eta kontsultategiak. Osakidetza saiatu da herritarrentzako ahalik eta irisgarritasun handiena eta gripearen aurkako txertaketari dagokionez Lehen Mailako Arrretaren dinamizazioa sustatzen; izan ere, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, 2020an txertaketaren zatirik handiena leku alternatiboetan egin behar izan zen.

Bigarren urtez jarraian, gripearen aurkako txertaketa-kanpaina EAEko biztanle guztiei zuzendu zaie; beraz, nahi izan duen edozeinek izan du txertaketa eskatzeko aukera, arrisku-talde zehatz batekoa izan gabe ere.

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina amaituta, jarraitzen du behera egiten EAEko zaintza-sistemak erregistratutako gripearen birusaren detekzio kopuruak. Zaintza-sareak 2022aren hasieran intzidentzia oso baxua erregistratu du, % 5etik beherakoa.

Egoera gure ingurunekoarekin bat dator; izan ere, 2022an, Europan gripearen inguruko positibotasuna proba zelatarietan % 6koa izan da, % 10ean ezarritako tarte epidemikoaren oso azpitik.