Osakidetzak 2018-19ko EPEren bigarren faseko 19 lanbide-kategorietako azterketak egingo ditu asteburu honetan Gabonetako etenaldiaren aurretik

2022-12-17

2023ko urtarrilean hautaketa-prozesuak jarduerari ekingo dio berriro eta 2018-19ko EPEren azterketei amaiera emango dieten gainerako 20 kategorietako probak egingo dira

Guztira 2.521 pertsona deitu dira abenduaren 17an, larunbata, eta 18an, igandea, 2018-19ko EPEren bigarren fase honetako hautaprobetara. Asteburuan 217 plaza jarriko dira lehian, eta horien artean, kopuruz nabarmentzekoak dira, hurrenez hurren, Kirurgia eta Oftalmologia espezialitateetarako deitutako 26 plazak edo Psikologo Klinikoaren kategoriako 20ak.

Azterketak larunbatean eta igandean izango dira, Elurreta eraikinean eta EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen.

Hautagai gehien izango dituzten lanbide-kategoriakhauek dira: Instalazio Elektrikoetako Teknikaria (441 hautagai), Goi-mailako Informatikaria eta Ergonomia eta Psikosoziologiako Prebentzio Teknikaria (371 eta 186 pertsona, hurrenez hurren).

Horrela, larunbatean, hilak 17, deitutako 9 lanbide-kategorietako probak egingo dira, guztiak 9:30ean, Instalazio Elektrikoetako Teknikariarena izan ezik, 13:30ean izango baita. Igandean, hilak 18, gainerako 10 kategoriek, asteburu honetan azterketak egingo dituzten 19 kategoriak osatu arte, 9:30ean egingo dituzte azterketak; oraingoan, salbuespenak azterketaren lekuarekin izango du zerikusia, Farmazia Fakultateak hartuko baitu Anatomia Patologikoko Mediku Espezialistaren proba.

Aurrekoetan bezala, kategoria batzuetan probak hainbat ariketatan banatuta egongo dira; beraz, emaitzak ezin izango dira berehala lortu, eta eskuzko zuzenketa egin arte itxaron beharko da horien kalifikazioa jaso ahal izateko.

Gainera, aurreikusita dago sailburua hautaketa-probetara joatea, Osakidetzako Enplegu PublikoarenEskaintzan parte hartzen duten guztiei babesa emateko eta animatzeko.

Osakidetzak aurrera jarraitzen du 2018/2019koEPEren bigarren fasean aurreikusitako hautaprobekin. Azaroan hasi ziren, abenduan egiten ari dira eta Gabonetako atsedenaldiaren ondoren urtarrilean jarraituko dute, eta hilabete horretan amaituko dira hautaprobak.

 

Informazio xehatua 2018/19ko EPEren bigarren faseko kategoria bakoitzeko proben egun, ordu eta lekuari buruz, ondoko dokumentu honetan.