Atzo, maiatzak 17, Mugiment Euskadi koordinazio bilera ospatu genuen Lakuan Mugiment sustatzaileekin. Urtean behin egiten den bilera hau, aurten era presentzialean egin ahal izan dugu berriz ere.
Guztira 26 pertsona bildu ginen esku artean ditugu gai ezberdinak jorratzeko:
- Lan-programa berriaren sorrera. 2019, 2020, 2021, 2021 (ebaluazioa).
- Eusfit Mugiment egoera.
- Eusfit Mugiment, Fitback-eko kidea.
- Azelerometria azterketaren egoera.
- Emakumeok Mugimenduan ekimena.
- Orientazio zerbitzuetara deribazioak osasun zentroetatik.
- JFOZ adierazleak 2021 infografia.
- Donostialdean etxeratutako herritarrekin jarduera fisikoaren sustapena.
- Grupo de Trabajo de Hábitos Saludables de la Conferencia Sectorial del Deporte: Criterios subvencionables para la territorialización de Fondos Europeos en relación con proyectos de Prescripción de Ejercicio Físico.
- Gipuzkoako eskualde bilerak.
- Galderak-proposamenak-zalantzak.
Hurrengo bilera otsailaren 7an (asteartea) Lakuan, 10:00-12:00.
Egitasmoa garatzen eta hobetzen lagunduko duten proposamen eta ekarpen interesgarriak jaso ditugu. Mila esker parte hartzaile guztiei!