MOBI Durangaldea proiektua: Durangaldeko orientazio zerbitzua

Argitalpen-data: 

durangaldea-jfoz

MOBI Durangaldeko sarea 2020ko abenduan sortu zen eta berarekin batera Durangaldeko jarduera fisikoko orientazio zerbitzua.

Aurreko bi ikasturteetan bezala, Durangaldeko udalerri bakoitzak arreta prezentziala izango du: Izurtza, Mañaria, Elorrio, Abadiño, Atxondon, Iurretan, Berrizen, Garain eta Zaldibar. Baina berrikuntza bat gehitu dute ikasturte honetan, erreminta digital bat erabiliko dute erabiltzaileen datuak eta orientabidea erregistratzeko.

Herri guzti horietan zerbitzua emateko bi orientzaile ari dira lanean, Itxaso Elias orientatzaile eta koordinatzaile lanetan eta Naiara Trincado orientzaile bezala. Bi urteko eskarmentudun profesionalak dira. 

Era berean, MOBI Durangaldeko sarea hainbat eragilek osatzen dute: Durangoko Mankomunitateko zuzendaritza, Mugiment egitasmoko idazkaritza teknikoa, Osakidetza (osasun zentroetako ordezkariak), Durangaldeko Mankomunitateko oinarriko gizarte zerbitzuak, Zaindu zerbitzua, Mankomunitateko hirugarren adinekoen zerbitzua. Sarea aktibo mantzentzen da eta hiruhilabetero batzartzen dira zerbitzuaren egoera aztertzeko eta ekarpenak egiteko. Gogoz dabiltza lan komunitarioari bultzada bat eman nahian.

Ikasturte honetan ere jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak betiko formatoa mantenduko du, erabiltzaileei buruz-buruko arreta presentziala eskainiz. Horretaz gain, zenbait proposamen berrirekin dator aurten zerbitzua. Patologia konkretuak dituzten pertsonentzat talde saio gidatuak burutuko dituzte (bizkar arazoak, artrosia…). Horrez gain, saio bereziak proposatuko dituzte, elikaduraren, loaren eta gorputz-jarreraren garrantzia lantzeko. Talde erronkak ere proposatuko dizkiete udalerri ezberdinatako erabiltzaileei.. Azkenik, teknologia berriekin loturik, digitalizaio tailerrak egingo dituzte zenbait erreminta digitaletara gerturatzeko asmoz.

Animo ikasturte berriarekin, MOBI Durangaldea!