Martxoaren 26an Gogora Institutuak Gerra Zibilean eta gerraostean fusilatutako pertsonak omenduko ditu Bilboko hilerrian

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu buru izango duen ekitaldia egingo zaie, martxoaren 26an, Gerra Zibilean eta gerraostean fusilatutako pertsonei Bilboko hilerrian

Iñigo Urkullu Lehendakaria izango da buru Eusko Jaurlaritzak eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 1936-1945 urteen artean (Gerra Zibila eta gerraostea) demokrazia defendatzeagatik fusilatutako pertsonen omenez antolatzen duten omenaldian. Berarekin izango dira Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. Ekitaldia martxoaren 26an izango da, goizeko 11:00etan, Bilboko Vista Alegre hilerrian, Zamudio eta Derio udalerrietan.

Bidegabeki bizia kendu eta diktadura frankistak ahanzturara kondenatu zituen pertsona guztiak gogoratzeko eta ohoratzeko ekitaldi instituzionala da. Gogora Memoriaren Institutuak dituen datuetan oinarrituta, 2.000 pertsona inguru exekutatu zituzten aldi horretan Euskadin: horien artean, alderdi frankistak egindako fusilamenduak sartzen dira, epai judizialik izan gabe egindakoak, eta Gerra Kontseiluen sententziaz exekutatutako pertsonak.

Aurreikuspenen arabera, biktima horien senide asko joango dira ekitaldira. Gogora Memoriaren Institutua harremanetan jarri da bere datu-basean dauden familia guztiekin, eta baita, duela aste batzuk egindako deiaren ondoren, Gogorarekin harremanetan jarri diren familiekin ere.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Gogoraren YouTube kanalaren bidez, esteka honetan: www.labur.eus/fusilatuak.

 

Data aldaketa

Ekitaldia martxoaren 26an, larunbatean, izango da, hilaren 27an izan beharrean, hasiera batean aurreratu zen bezala, Bilbo-Bilbo zikloturisten martxak inguruko trafikoan izan zitzakeen eraginak saihesteko, gonbidatuak bertaratzea oztopatuz.