Martutenen Urumeako uholdeei aurre egiteko lanen hirigintza-egokitzapena amaitu du URAk

Proiektua Europar Batasunak finantzatu du Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez. 32 milioi euro inbertituta, 10 urte inguruko jarduketei amaiera eman zaie.

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoenak, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko obren hirigintza-egokitzapena amaitu du Martuteneko tartean. Jarduketa horiei esker, Urumea ibaiaren ubideratzearen 1350 metroak Donostiako hiri-sarean integratu ahal izan dira, Martutenetik igarotzean, ur-goraldien emariei eusteko behar den ibilgu-zabalerarekin.

Martuteneko  hiri-bilbea ur-goraldi errepikakor eta naturaletatik defendatzeko jarduketa osoak ia 10 urteko jarduketak behar izan ditu;  bi fasetan gauzatuak,  32 milioi euroko inbertsio publikoa behar izan dute,  eta  Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) ekarpenak jaso ditu.

Martutenen, Urumearen uholdeei aurre egiteko lanek,  EAEn uholdeetatik babesteko  defentsa-jardueren artean, kalte-murrizketarik handienetakoa lortzen duen jarduera da,  inbertitutako euro publiko bakoitzeko. Era berean, Urumeako uholdeen aurkako plana izenekoaren mugarri funtsezkoena zen, Gipuzkoako hiriburuan, zein  ibaian gora, ibaiaren goraldiei aurre egiteko.

Behin Martutene babestuta, URA Okendotegi auzoko uholdeei aurre egiteko proiektua zehazten ari da. Uraren euskal agentziak dagoeneko lizitatu du Errekabeltza errekastoa hidraulikoki egokitzeko proiektuaren idazketa, Okendotegi auzoan, Urumearen ezkerraldean, Astigarragako Ergobia auzoaren parean, uholdeen errepikapenetik defendatzeko. Jarduketari ekin behar zaion tarteak 300 metro inguruko luzera du.

Ur askoko sasoietan ura bideratzeko ibilgu gehigarri bat egingo da Akarregi-Ergobia meandroan. Hau da, kanal hori goiko uretan bakarrik jarriko da martxan, eta uretan gora (Astigarraga eta Hernani) uraren laminaren altuera murriztea ahalbidetuko du.