Lehendakariordeak ziurtatu du diru-sarrerak bermatzeko lege berria "inklusio-palankarik onena" izan daitekeela "ziurgabetasun guztien aurrean"

2022-07-14

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak gaur adierazi duenez, "nahi duguna da Euskadik gure gizarteko ezein kideri erortzeko aukerarik emango ez dion segurtasun-sare sendoa izatea", eta ziurtatu du "ondo josten badugu" diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemaren legea "babesleku onena ez ezik, gizarteratzeko palanka onena ere izango dela, egungo edo etorkizuneko ziurgabetasun guztien aurrean".

Mendiak "diru-sarrerak bermatzeko sistemetan aurrerapenak: eraldatzen ari den mundu batean segurtasun-sare bat sendotuz" udako ikastaroa inauguratu du gaur Donostiako Miramar Jauregian. Bi egunez, diru-sarrerak bermatzeko politikei buruz eztabaidatuko da, bai Espainian, bai Europan, eta orain izapidetzen ari den Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-proiektuaren gakoak emango dira.