Lehendakariordeak konfiantza du gizarte-eragileek egungo lan-gatazkak konpontzeko duten negoziazio-gaitasunean

2022-06-23

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak konfiantza du gizarte-eragileek hitzarmen kolektiboak eguneratzeko prozesuetan egungo egoera gatazkatsuak konpontzeko duten negoziazio-gaitasunean.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, lehendakariordeak gogorarazi du urtea sektoreko akordio garrantzitsuekin hasi zela, hala nola Gipuzkoako metalgintzarekin eta Bizkaiko eraikuntzarekin, baina, ondoren, Ukrainako gerrak eta horren ondorio ekonomikoek zaildu egin dutela berritu behar direnen negoziazioa. Nolanahi ere, egoera horri irtenbideak aurkitzeko tresnak daudela uste du.

Mendiak Eusko Jaurlaritzaren irmotasuna ere aipatu du ziurgabetasunei aurre egiteko berme gisa, eta Espainiako Gobernua aurkezten ari diren egoera guztiei aurre egiteko hartzen ari den neurriak ere nabarmendu ditu, hala nola datorren larunbatean ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko direnak eta Diputatuen Kongresuan berrestea espero duena.