Lehendakariak kirola eta babesa zabaltzen jarraitzearen alde egin du
2022-07-01
- Iñigo Urkullu Baquek Tabirako Saskibaloi Taldeari emandako babesaren 50. urteurrenean izan da.
- Aitzindariak zarete kirol-babesletzan, eta lankidetzako eta talde-laneko marka guztiak hautsi dituzue
Lehendakariak kirola eta babesa gizartean zabaltzen jarraitzearen alde egin du. Iñigo Urkulluk parte hartu du gaur arratsaldean Tabirako Saskibaloi Taldeari Cafés Baqué-ren 50 urteko babesa eskertzeko Durangon egin den ekitaldian. Bertan, enpresa honek kirolaren balio onenak bultzatzeko duen konpromisoa aitortu du.
“Askotariko jarduerak babesten dituzue zuen ingurune hurbilenean. Euskarari, kulturari, txirrindularitzari, pilotari eta, bereziki, saskibaloiari emandako laguntza aitzindaria, eredugarria eta berritzailea izan da” –esan du.
Bere hitzaldian adierazi duenez, jarduera fisikoa eta kirola sustatzea euskal erakundeen helburu nagusia da, oso garrantzitsua baita osasunerako eta kirola egiten duenaren ongizate fisiko eta emozionalerako.
“Zuen 50 urteko lankidetza eta helburu horri egindako ekarpena gaur egun aitortzen eta eskertzen dugun adibide bat dira” bukatu du.