Lehendakariak Euskadik "ekintzailetzaren lurralde" gisa duen bokazioa nabarmendu du

2022-09-19

  • Lehendakaria BAT ekintzailetza eta berrikuntza zentroaren inaugurazioan izan da
  • Urkulluk euskal ekonomiaren berpizkundean lagunduko duten pertsona ekintzaile eta enpresa txiki, ertain eta handien belaunaldi berri baten garrantzia nabarmendu du

Iñigo Urkullu lehendakaria BAT-B Accelerator Tower ekintzailetza eta berrikuntza zentroaren inaugurazioan izan da. Bertan, Euskadik “ekintzailetzaren lurralde” gisa duen bokazioa nabarmendu du, eta azpimarratu du pertsona ekintzaileak kalitatezko enpleguaren eta lehiakortasunaren hobekuntza progresiboaren eragileak direla. Ildo horretan, euskal ekonomiaren berpizkundean lagunduko duten pertsona ekintzaile eta enpresa txiki, ertain eta handien belaunaldi berri baten garrantzia nabarmendu du. "Horrela bakarrik bermatuko ditugu Euskadiren oraina eta etorkizuna", adierazi du. 

Era berean, Urkullu Lehendakariak euskal ekosistemaren alde egiten ari den apustua azpimarratu du, joan den urteko apirilaren 27an onartutako Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plana aipatuz. Plan horretan, lau urtean 400 milioi euroko aurrekontu- eta zerga-ahalegina egiteko konpromisoa hartzen da ekintzailetzan aurrera egiteko, industria adimendunean espezializatzeko, ekintzailetzaren zerbitzura dagoen fiskalitatean aurrera egiteko eta Euskadi ekintzailetza teknologiko industrialean nazioarteko erreferentzia-polo gisa kokatzeko. “Jarduera ekintzailean sinesten dugu, eta ekosistema elkartua, sendoa, erakargarria eta lehiakorra dugu. BAT motor gehigarri bat da, euskal ekintzailetza-sistema azkartzen lagunduko dueña”, aderazi du.

Zentroa bultzada publikotik sortu da, eta mundu osoko 140 zentro baino gehiagorekin nazioarteko konexioa bermatzen duten enpresa pribatuen aliantza batek kudeatuko du. Zentro horretan hogeita hamar enpresa traktorek, prestakuntza-eragilek eta unibertsitatek, inbertitzailek, ikerketa-zentrok eta zerbitzu-enpresek bat egiten dute. “Hazteko eta garatzeko haztegirik onena da”, adierazi du Lehendakariak.

Ekitaldian, ekintzailetza eta berrikuntza zentro berri honen instalazioak bisitatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.