Lehendakariak Deustoko Business Alumniren 100. urteurrenean parte hartu du, Madrilen

2022-04-28

Deustuko Unibertsitateko Negozio Eskolako ikasle ohien Deusto Business Alumni elkartearen mendeurreneko lehen ekitaldian parte hartu du Iñigo Urkullu Lehendakariak. Ekitaldia Madrilgo CaixaForum-en izan da. Lehendakariak Giza Garapen Iraunkorraren Euskal Ereduaren xehetasunak aurkeztu ditu, mendeurrena ospatzeko lehen ekitaldiari amaiera emateko emandako hitzaldian.