Lehendakaria Arantzazulab-Gizarte Berrikuntza Laborategiara egin den bisita instituzionalean izan da

2022-11-30

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jonan Fernández Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak lagunduta, Arantzazulab-Gizarte Berrikuntza Laborategiara egin den bisita instituzionalean izan da. 

Bizi dugun aldaketa sakoneko garaian, etorkizunaz, herriaz eta euskal gizartearen erronken inguruan modu berritzailean hausnartzeko eta esperimentatzeko gizarte berrikuntza laborategia da Arantzazulab. 3 lan ildo nagusi ditu laborategiak: Ikerketa, Esperimentazioa eta Dibulgazioa.

Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatua, Gobernantzaren Berrikuntzan erreferentzia zentroa eta gizarte berrikuntzan katalizatzailea da. Lankidetzazko Gobernantzaren inguruan, herritarrak eta erakundeen arteko gobernantza eredu berrien inguruan hausnartzeko, ikertzeko, esperimentatzeko, eta garatutako ezagutza hori Euskal Herriko erakundeen ekosistema ezberdinetan hedatzeko ardura du, besteren artean.