LegisELIKAren diseinu berria eta funtzionaltasunak, Elikagaien Legeriari buruzko datu-basea

LegisELIKA.jpg

2022-06-24

Nekazaritzako elikagaien sektoreak indarrean dagoen legediari buruz egunean egoteko duen beharraz ohartuta, ELIKAk, 2005az geroztik, datu-base bat eskaintzen du nekazaritzako elikagaien sektoreko pertsonek indarrean dagoen eta dagokien legedia kontsultatu ahal izateko.

LegisElika diseinu berriarekin eta funtzionalitate berriekin dator eta sarbide librea du ELIKAren webgunean.

LegisELIKAn informazioa ordenatuago eta argiago dago, eta errazago aurki daiteke. Aldi berean, prestazio berriak ere baditu, esaterako:

• Sektoreko eragileei eta euskal herritarrei legedia bilatzeko aukera eskaintzen die, baita horren zerrenda bat izatekoa ere, euskaraz gainera.

• Gaika bilatu daiteke informazioa, erabiltzailearen beharren eta berariazko irizpideen arabera.

• Orrialdearen abiadura hobetu da, informazioa berehala eskaintzeko.

• Eremu pribatua ere badu, erabiltzaileak gehien interesatzen zaizkion gaien inguruko berriak jaso ditzan.

• Sare sozialetatik partekatu daiteke informazioa.

Nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileen egiazko beharretara are gehiago egokitutako zerbitzua eta zerbitzurik hoberena eskaintzeko ELIKAk duen arduraren ondorioa da eraldaketa hau.