Lanbie Heziketan 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea irekitzear da

2022-05-07

  • Izen-ematea maiatzaren 9tik aurrera egin ahal izango da, online edo ikastetxeetan

Datorren astelehenean, maiatzak 9, 2022-2023 ikasturterako Lanbide Heziketan eskabideak aurkezteko epea irekiko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Maiatzaren 27ra arte izango da zabalik epea.

Epe hauek, datorren ikasturtean Lanbide Heziketako honako ikasketaren bat ikasten hasteko interesa duten ikasleei zuzentzen zaizkie:

  • Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak.
  • Erdi-mailako Heziketa Zikloak.
  • Goi-mailako Heziketa Zikloak.
  • Espezializazio-kurtsoak (Lanbide Heziketako Erdi-mailako edo Goi-mailako tituluren bat duten ikasleentzat).

Ohiko eran, izena emateko bi bide izango dituzte ikasleek: online edo ikastetxeetan. Izapideak ikastetxean egitekotan, bertako bulego ordutegian egin beharko dira. Internet bidezko eskaerak, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin beharko dira: www.euskadi.eus/hezkuntza                                                                             

2022-2023 ikasturtean Heziketa Zikloren bat ikasteko aukera eskaintzen duten 183 ikastetxe izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lanbide Heziketak 142 titulu ikasteko aukera eskaintzen du gaur egun Euskadin (Oinarrizko, Erdi edo Goi mailetakoak), bai eta 14 espezializazio-kurtso ere, guztiak ere 23 familia profesionalen baitakoak. Amaitzear den 2021-2022 ikasturte honetan, 45.000 ikasletik gora ari dira Euskadin Lanbide Heziketako zikloren bat ikasten, honako modalitate hauetakoren batean: presentzialean, urrutikoan edo eskaintza partzialean.

Kontuan hartu beharreko egutegia, beraz, honako hau da:

  • Maiatzaren 9tik 27ra: eskabideak aurkezteko epea (biak barne)
  • Uztailaren 8an: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.
  • Uztailaren 12ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
  • Uztailaren 14an: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
  • Matrikula egitea (ohiko epea):
    • fasea: uztailaren 15etik 19ra (biak barne)
    • fasea: uztailaren 21ean
    • fasea: uztailak 26 eta 27

Matrikula egiteko unea hiru fase edo epetan banatzeak –horietako fase bakoitzak plazak esleitzeko prozedura bat duelarik- honako helburu hau du: ahalik eta ikasle gehien bere lehen aukerako zikloan matrikulatu ahal izatea bermatzea.

Lanbide Heziketako zikloren bat urrutiko modalitatean ikasi nahi dutenentzat, izena emateko epe berbera izango du zabalik BirtLH-k (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak): maiatzaren 9tik 27ra bitartean. BirtLH-k Erdi-mailako eta Goi-mailako zenbait heziketa-ziklo urrutitik ikasteko aukera eskaintzen du, prestakuntza modalitate erdi-presentzialean. Informazio gehiagorako jo BirtLH-ren webgunera.