Lanbidek 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu, enplegurako prestakuntza-erakundeek berrikuntzan inbertitu dezaten

LANBIDE.jpg

2022-09-13

  • Xede dute baliabideak eta instalazioak egokitzea enpresa-sarearen behar berrietara

Gaur, Lanbideren Administrazio Kontseiluak 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur. Laguntzek xede dute, aurten, enplegurako prestakuntza-erakundeen berrikuntza-inbertsioa finantzatzea; zertarako eta aipatu erakundeek eskuratu ditzaten euskal enpresa-sarearen behar berrietara egokitutako baliabide eta instalazio eguneratuak. Era berean, 1,6 milioi euroko beste laguntza-programa bat onartu du, helburu duena prestakuntza baxuko gazte langabeak prestatzea.

Idoia Mendia (Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua) buru dela, Kontseiluak akordio berritzaile bat berretsi du. Akordioak EAEko enplegurako prestakuntza-erakundeen berrikuntza-inbertsioa finantzatzera bideratutako diru-laguntzen 2022ko deialdia sustatuko du. Horren bidez, erakunde horiek beren instalazioak, zuzkidurak eta prestakuntza-baliabideak eguneratzea sustatu nahi da (bat etortzeko produkzio-sarearen sektoreetan egiten diren aurrerapenekin); zertarako eta  prestakuntza-ekintza horietan parte hartzen dutenek ezagutu eta erabili ditzaten enpresek erabiltzen dituzten ekoizpen-baliabide aurreratuenak. Akordio honek aukera ematen du lan-merkatuan txertatzeko egitura eta ekoizpen-bitarteko berrietara hobeto egokitutako prestakuntza duten langileak. Horretarako, Lanbidek, enplegurako prestakuntza-programak kudeatzeaz arduratzen den aldetik, zazpi milioi euro bideratuko ditu helburu horretara.

Hainbat faktorek behartu egiten dute, gero eta ingurune espezializatuagoetan eta konplexuagoetan, ikasteko metodo berritzaileak izatera, ikasleek eskuratutako ezagutzaren benetako transferentzia errazteko eta enpresen espezializazio-maila handitzeko. Aipatu faktoreen artean honakoak daude: berrikuntza teknologikoen aurrerapenetik eratorritako profil profesional berriak; produkzio-prozesuen gero eta automatizazio handiagoak; antolaketa- eta kudeaketa-mota berriak; hiru trantsizioen esparruan merkatu-nitxoak agertzea; eta,azkenik, egungo tekniken eraldaketa azkarra

Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak ezinbestekotzat jotzen du langabeen eta landunen prestakuntzan laguntzen duten erakundeek  baliabide eta instalazio eguneratuak eskuratu ditzaten (euskal enpresa-sarearen behar berrietara egokituak), zertarako eta prestakuntza-ekintza berriak eman ahal izateko (behin eskuratu ondoren profil profesional berri horiek prestatzeko azpiegitura-zuzkidura berriak).

Era berean, Kontseiluak, gaurko bileran, diru-laguntzen deialdia onartu du (1,6 milioi eurokoa), xede hau duena: 2022-2024 aldian, kualifikazio baxuko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea.

Diru-laguntza horiek soilik honako gazteak dute xede: Kualifikazio baxuko gazteak, DBH lortu ez dutenak, eta, hainbat arrazoi tartean, ezin dutenak prestakuntzarekin jarraitu (oinarrizko gaitasunik ez dutelako). Gazte horiek 16 eta 25 urte bitartekoak izan behar dute, langabetuak, eta izena emanda egon behar dute Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan edo autonomiako beste edozein enplegu-zerbitzutan. Orotara, hamabost prestakuntza-ibilbide lagunduko dira diruz. Prestakuntzak 1.200 ordukoak izango dira (praktika-moduluak barne). Eta 225 gaztek parte hartu ahalko dute.

2019-2021 deialdian (1,6 milioi euroko zuzkidura zuena), hamahiru prestakuntza-ibilbide programatu ziren eta plaza guztiak bete ziren. 2020-2022 eta 2021-2023 deialdiak oraindik gauzatzen ari dira.