Kultura sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioaren aurkezpenean parte hartu du

2022-06-22

Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik uztailaren 20tik 25era egingo den Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Aurtengo edizioak 84 kontzertu eskainiko ditu hiriko 14 agertokitan.

Programazioan izar handiak daude —Herbie Hancock, Iggy Pop, Diana Krall, Simple Minds, Gregory Porter, León Benavente, Hiromi, Steve Coleman, Amina Claudine Myers, Mulatu Astatke, Benny Green eta Bruce Barth, besteak beste— baita gailentzen ari diren artista ugari ere —Ben Lamar Gay, Louis Cole, Miho Hazama, Curtis Harding, Craig Taborn, Sofiane Pamart, Marco Mezquida, Christone “Kingfish” Ingram, Lakecia Benjamin, Lucia Fumero, Carlos Sarduy, Chico Pérez, Atrisma eta Oreka TX, beste askoren artean—datozen urteetan Jazzak egingo duen ibilbidea zehaztuko dutenak. 

Aurten, Amina Claudine Myersi eta Mulatu Astatkeri emango zaizkie Donostiako Jazzaldia sariak, Jazzean egin duten ibilbide oparo eta luzeagatik.

Infomazio gehiago hemen