Kultura sailburuorde Andoni Iturbek Durangoko Azokaren 57. edizioaren aurkezpenean parte hartu du

Argitalpen-data: 

Irekia.jpg

Kultura sailburuorde Andoni Iturbek Durangoko Azokaren 57. edizioaren aurkezpenean parte hartu du. "EztanDA" lelopean egingo da aurtengo edizioa abenduaren 7tik 11ra, ohiko formatua berreskuratuz eta online dendari eutsiz. Azokari hasiera emateko milaka ikasle batuko dira Ikasle Goizean; eta Azoka amaitzerakoan kulturaren plazak jarraipena izango du liburudendetan, "Zu non, han DA!" egitasmoari esker.

Ruben Ramos diseinatzailea da 57. edizioko irudiaren egilea. Ilustratzaileak sorkuntzaren eta jaiaren eztanda irudikatu du kartelean, "big bang" baten moduan zabalduko den burrunba.