Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak milioi bat euro erabiliko ditu nagusiki gaztelaniazkoak diren hedabideetan euskara sustatzeko (Gobernu Bilera 2022-04-26)

fotoconsejo.jpg

2022-04-26

Gaur Gobernu Batzordearen Kontseiluari jakinarazi zaionez Kultura eta Hizkuntza Politika sailak milioi bat euro banatuko ditu dirulaguntzetan nagusiki gaztelania erabiltzen duten hedabideetan (eguneroko prentsan, edizio digitaletan, irratietan eta internet bidez albisteak ematen dituzten berri-agentzietan) euskararen erabilera areagotzeko. Honela banatuko dira laguntzak: 

  • A multzoa: Eguneroko prentsan eta egunkarietan euskararen presentzia areagotzeko 900.000 euro erabiliko dira. Honela egingo da banaketa:
    • A1: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak diruz laguntzeko 550.000 euro erabiliko dira.
    • A2: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak diruz laguntzera 350.000 euro bideratuko dira.
  • B multzoa: 50.000 euroko partida erabiliko da internet bidez albisteak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak diruz laguntzeko. Dirulaguntza jasotzeko, besteak beste, egunero, gutxienez, 12 albiste berri euskaraz zabaldu beharko dituzte.
  • C multzoa: Osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratietan euskara sustatzera 50.000 euro bideratuko dira. Dirulaguntza jasotzeko emisio orduetatik % 85 euskaraz izan behar da eta euskarazko emisio orduak, astean, gutxienik, 25 ordu izan beharko dira. 

Interesa duten hedabideek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko. 

Iazko deialdian 13 eskaera onartu ziren eta diruz lagundutako hedabideen artean honako hauek daude: Gara, Noticias de Álava, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Naiz, Segura irratia, Diario Vasco, El Correo edo Europa Press.