Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 543.000 euroan handituko du Sestaoko Labe garaia balioan jartzeko lanetara bideratutako dirulaguntza (2022-11-29)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Eusko Jaurlaritzak, 2021eko urrian, 2,4 milioi euroko urte anitzeko zuzeneko dirulaguntza onartu zuen Sestaoko Udalarentzat (400.000 euro 2021ean eta 2 milioi euro 2022an), Labe Garaia balioan jartzeko lanetarako. Sestaoko Labe Garaia monumentu-kategoriako kultura-ondasun izendatu zuten 2005ean. Gainera, egoera ahulean dauden eskualdeak bultzatzeko Lehentasunezko Jarduteko Guneetako batean (ZAP) kokatzen da. ZAP plana Berpiztu programaren barruan dago. Sestaoko Labe Garaia Ezkerraldea-Meatzaldea ZAP planean sartutako proiektuetako bat da.

Sestaon aurreikusitako lanak hauek dira:

  • Hondeaketa-plana eta ingurumen-baimena
  • Txabarri-La Benedictina bidearen eta Labe Garaiko Parke Publikoaren arteko irisgarritasuna
  • Bisita-zentroaren-Musealizazio espazioen eta BIC-Bizkaia Ezkerralderako sarbideak
  • Labe Garaia lehengoratzea (proiektua idaztea)
  • Proiektu osagarriak (musealizazioa, lokomotoraren eraberritzea…)
  • Labe Garaiko Jardueren Kudeaketa 

Hasierako aurrekontuari 543.854 euro gehituko zaizkio orain, alde batetik, eraikuntzaren industriako lehengaien kostuaren igoerari aurre egin ahal izateko, eta, bestetik, Labe Garaiko lurzorua deskontaminatzeko. 

Jarduera horien guztien helburua da euskal kultura-ondare izendatutako monumentua babestea, kontserbatzea eta balioestea.