Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 125.000 euro jarriko ditu Donostiako Europako Itsas Arraun Txapelketa antolatzeko (Gobernu Bilera 2022-07-26)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Gipuzkoako hiriburua “Europako 2022 Rowing Coastal Championship” eta “2022 European Beach Sprint Championship” txapelketen egoitza izango da. Urriaren 27tik 30era bitartean egingo da Kontxako hondartzan, eta 800 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu. 

European Rowing Coastal Championships itsas arrauneko kluben, emakumezkoen, gizonezkoen eta talde mistoen arteko lehiaketa da, eta hainbat probatan parte hartzen dute (C1X, CMix2X). Era berean, European Rowing Beach Sprint Championship txapelketan arrauneko selekzio nazionalek parte hartzen dute, eta hemen ere emakumezkoen, gizonezkoen eta mistoen lehiaketak daude (C1x, U19C1X, C1x, U19C1X, CMix2X, U19CMix2X). 

Itsasoko arraun txapelketa antolatzeaz aurten 100 urte betetzen dituen Ur Kirolak Kirol Elkarte Nautikoa arduratuko da, eta Gobernu Kontseiluak 125.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du gaur, txapelketa antolatzen laguntzeko.